XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

PLASTIKA AGERBIDEA

Antziñatik aalegindu zan gizona bere irudi ta erakuntza guztietan ederra billatzen: beti edo geienetan marrazkia, irudiak eta ozka-lanak erabiltzen zituan.

Izan ere gizonak berarekin darama inguruan daukanaren ederra billatzeko sena.

Bai eta egiteko ere.

Onekin esan nai dugu gure barruan daramagula edertasunaren sena, eta ori zaindu eta landu bear dugula.

Agerbide au ezaguterazteko erarik onena marrazketa izan leike; eta margogintza plastika-erti guztien asiera.

Plastika agerbidearen era, margoketa da, marra eta kolore bidez lau-une bateko erakusketa.

Ertilariak, ikusten duana irudituz, egoera eta giro baten ezaugarriak agertzen ditu, marra eta margo bidez ezaugarri oiek erakutsiz.

Irudigillea aunditasunen bidez agertzen da, basa edo arri-lanen bidez, eta orrela betetzen du bere zeregiña.

Argazkiñak, makina lagun duala, ikuspegiak artu eta diran bezala erakusten ditu.

Ordez, margolariak eta irudigilleak irudia zeaztu egiten dute eta bere gaiaren erakusgarririk zintzoenak atera ta itxuratzen dituzte.

MARGO-ERTIA (Van Gogh`en laukia)/ IRUDIGINTZA / ARGAZKI-GINTZA.